XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sinagoga, horrela baita juduen errezo eta bilera-etxearen izena, gure bizitzaren muina zen.

Oraindik gogoan dut zeinen ederra zen.

Argimutil handi haiek nire arreta erakarri ohi zuten beti.

Zirrara berezia eta arraroa nabaritzen nuen beti Schwab gure kantariari otoitz hebraiarrak kantatzen entzuten nionean.

Kippenheim-go judutar gehienak joaten ziren larunbat goizetako erlijio-ospakizunetara.

Gure jaiegunetan, beti festagiroa nabaritzen zen eta gure jantzirik onenak eramaten genituen.

Sinagogakoaren ondoren, elkarri bisita egitea eta ezezagunen bat etxera bazkaltzera gonbidatzeko ohitura zegoen.

Txikia nintzenean, Purim jaia oso garrantzitsua izan ohi zen niretzat.

Barau-gauaren ondoren laster izaten da eta haurrek mozorrotuz-eta ospatzen dute.

Kippenheim-go beste haur juduekin batera, guztiok mozorrotuta, herriskako etxe juduetara joan eta kantari edo poemak esaten aritzen ginen, eta goxokiak ematen zizkiguten oparitzat.

Antzinako Persiar Inperio garaiko juduen salbakuntza oroitzeko ospatzen da Purim eguna.

Estherrek, Asuero erregearen emazte juduak, Hamman bisirrak judu guztiak erahiltzeko asmoa zuela jakin zuenekoa ospatzen da, hain zuzen.